martes, 15 de noviembre de 2011

BAKTERIO ERREKONBINAKETA SENDAGAIAK LORTZEKO



          Bioteknologiari esker hainbat substantzia terapeutiko egitea lortu dira. Horietako asko genetikoki aldatutako mikroorganismoetatik lortzen dira.

          Bakterio onuragarri batzuei ADN-a aldatzen zaie beste substantzia batzuk sortzeko, adibidez txertoak eta hormonak. Aldatzen den ADN horri ADN errekonbinantea deritzo, bi ADN lotu direlako artifizialki. Aldaketa hau gertatzen den organismoari organismo transgenikoa deritzo.


          Aldaketa prozesu hau honela gauzatzen da, 5 fase hauekin:
  • Lehenik, transferitu nahi den genea aurkitu eta isolatzen da ADN-a zati txikitan mozten, horretarako, errestrikzio-entzimak erabiltzen dira.
  • Gero, berdina egiten da plasmidoarekin. 
  • Behin bi zati moztuak izanda, bien ADN zatiak lotzen dira, ligasen bidez ADN errekonbinantea sortuz.
  • Ondoren, ADN errekonbinantea zelula hostalarian sartzen da.
  • Azkenik, organismo transgenikoa ugaltzen da eta nahi dugun substantzia ekoiztu egiten da.        





          Zenbaitetan, beharrezkoa izaten da bakterioei giza genak transferitzea pertsona askok bizitzeko behar dituzten proteinak kopuru handitan sor ditzaten.


          ADN-an aldaketak egitea ondorio batzuk izan ditzake, eta hauek ezezagunak izaten dira. Halaber, organismo transgenikoek birus edo bakterio patogeno berriak sor ditzakete, eta birus eta bakterio berri horiek gaixotasun edo kutsadura berriak eragin ditzakete, prozesu metaboliko berrien bidez. 


          Bakuna modukoekin orain dela 400 urte hasi ziren baina errekonbinaketa prozesu honek oso berri da, duela 30-40 urte hasi zen. Orain gehien erabiltzen diren substantzia berriak hauek dira : intsulina, odol-seruma gatzatzen duten proteinak eta zainbat mikroorganismoren aurka egiteko defentzak prestatzen dituzten txertoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario