viernes, 18 de noviembre de 2011

BIOERREMEDIAZIOA





Bioerremediazioan, zenbait onddo eta bakterio erabiltzen dira inguruneko substantziak kutsatzaileak eliminatzeko. Istripuetan isuritako petrolio-derribatuen poluzioaren garrantzia haren ezaugarri mutagenikoen, kartzinogenoen eta toxikoen araberakoa izaten da. Batzuetan, gainera, nekez disolbatzen dira ur sistemetan, eta horrek are zailago egiten du degradazio naturala.

Garbiketa-produktu kimikoak erabiltzeak hainbat arazo dakartza: batetik, biodegradagarritasun eskasa; bestetik, kaltegarriak direla bai ingurumenarentzat bai erabiltzailearentzat. Produktu kimikoa, gehienetan, produkzio-prozesuetako hondakin-uraren parte bihurtzen da, eta ibaira edo itsasora isurtzen da. Bestalde, osasun-arazoak eragin diezazkiekete langileei aipatutako produktuek.

Urte askoan, industria-jardueretan, meatzeetan, nekazaritzan... sortutako poluitzaileak besterik gabe igorri dira ingurumenera, eta naturaren berritzeko ahalmena gainditu egin da.

Itsasoko mikroorganismo batzuk hidrokarburoak degradatzeko gaitasuna dutela bakterioek, legamia batzuek eta alga berdeek, adibidez.

Degradazioa onddoen eta bakterioen esku gelditzen da, baina lurrean, uretan baino zailagoa da Esate baterako mikroorganismoek substantziak toxikoak- hala nola, pestizidak eta hidrokarburoak- degrada ditzakete eta petrolio isurketetan askatutako produktu kimikoak deskonposatu.

Mikroorganismoak eta landareak konbinatzea, bien artean, poluzioa erabat degradatzea eta desagerraraztea lor ditzake.


No hay comentarios:

Publicar un comentario