viernes, 18 de noviembre de 2011

ELIKAGAI TRANSGENIKOAK NEKAZARITZAN

Organismo transgenikoak edo genetikoki eraldatuko organismoak (GEO) ingeniaritza genetikoaren bidez aldatutakoak dira; beste organismo baten gene bat -transgene izenekoa- sartzen zaie, edo haien gene bat kendu edo eraldatzen zaie. 
Eraldaketa honen ondorioz, organismo transgenikoek p roteina baliagarriren bat sortu edo ezaugarri interesgarriren bat adierazten dute.





Elikagai transgenikoak nekazaritzan hobekuntza nabarmenak lortu dituzte, adibidez pestiziden erabilera murriztuz edo belar txarren kontrola lortuz. Aurrerapen hauen ezarpen azkarraren ondorioz eztabaida bat agertu da gizartean produktu hauen ondorio txar eta kontrolaezinei buruz, bai kontzumitzaileen osasunarekiko bai ingurumenarekiko.



Nekazaritzan organismo transgeniko ugari daude baina esan genezakeen ezagunenak eta erabilenak hauek direla: Glifosato-tolerantea den artoa eta Bt Kotoia.


Glifosato-tolerantea den artoa

Belar txarren agerpena laboreen kalitatea eta kopuruaren jaitsiera eragiten du. Herbizida batzuei tolerantea diren haibat produktu trangenikoen erabilpena arazo honi erantzun bat ematen dio, adibidez glifosato herbizidari tolerantea diren elikagaien laboreei produktu pozoitsu hauek botata belar txar gehienekin bukatzen dute, ez berriz elikagaiekin.
Argentinan teknika hau erabiltzen hasten lehenak izan ziren soja landaketetan. Laborantza hauek , 1996an Landaketen Erregistro Nazionalan sartu ondoren, 1.750.000 hektarea landatu ziren hurrengo bi urteetan eta kopuru hau gaur egun arte hazten jarraitu du mundu osoko nekazarien lurretan zehar.



Soja laborantza Argentinan
Bt Kotoia

Herbizideekiko tolerantea izateko edo intsektuekiko erresistentea izateko genetikoki eraldatzen den kotoia da.
Lehen aldiz Australian eta Estatu Batuetan landatu zen ondorio komertzialekin eta 1997an Bt genea gehitu zioten kotoiari, herbizideekiko tolerantea bihurtzen zuena. Bere erabilpen kometzialerako bederatzi herrialdeetan aprobatuta izan da, Argentinan eta Txinan haien artean, baina beste batzuetan esperimentazio fasean dago, Burkina Fason adibidez.
Bere atalik txarrena haziaren prezio altua eta teknologiaren tasak dira, eta onena ez direla landare txarrak eskuz kendu behar, herbizideekiko tolerantea baita.















1 comentario: