sábado, 19 de noviembre de 2011

IN VITRO ERNALKETA.




Bikote antzuek ume biologikoak izateko gehien erabiltzen den metodoa da. In Vitro ernalkuntza bide naturaletik ernaldu ezin diren kasu askoren soluzioa da, gizon edo emakumearen zailtazun batzuen ondorioz haien sexu-aparatuetan.
1978an teknika horren bitartezko lehen umea jaio zen Inglaterran. 

PROZEDURA:

OBULAZIOAREN PRESTAKUNTZA.

In vitro ernalketaren prozesuaren lehen pausua da. Fase honetan obozito kantitate nahikoa eratzen dira beren hurrengoko erauzketa eta ernalketarako.

- OBOZITO ERAUZKETA. 

In vitro ernalketaren bigarren pausua da. Prozesu honetan eratutako obozitoak erauzten dira bagina sartzen den ultrasoinuen bitartez gidatzen den xiringa batekin.

- ERNALKETA.

Obozitoak behar duen ingurua prestatzen da guztiz heltzeko.
Bi prozedura mota daude: 

           - Ohiko IVF ernalketa:

Obozitoak eta espermak plaka berezi batean elkartzen dira.

         Intrazitoplasmiko esperma injekzioa. (ICSI):

Laborategiko tekniko batek espermatozoide bat hartzen du eta zuzenean obozitoaren barrualdean injektatzen du.

         · Edoizen bi prozedura hauek erabili ondoren, eta 18 ordu itxoin eta gero, ernaldu diren obozitoen kantitatea aztertzen da eta hauek beste inguru batera eramango dira hurrengo fasea hasteko. 

- ENBRIOIEN KULTIBOA.

Ernalketa gertatu ondoren fase hau hasten da. 2-5 egunetara irautzen du. 3º egunetik embioia 6 edo 8 zelulak ditu.

- ENBRIOIEN TRANSFERENTZIA.

Prozedura oso sinplea da. Enbrioi kantitate konkretu bat emakumearen uteroara garraiatzen da plastikozko tubo txiki baten bitartez, eta behin garraiatutak progesterona injekzio bat jartzen zaio.

1 comentario: