sábado, 19 de noviembre de 2011

INGENIARITZA GENETIKOA

Ingeniaritza genetikoaren bidez organismo baten geneak aldatzen dira, eta gene berriak sartzen dira bere ADN-an. Horrela, genetikoki eraldatutako organismoak lor dezakegu.
Geneak espezie bereko edo desberdineko organismo batetik bestera transferitzean datza.
Ingeniaritza genetiko prozesua hainbat etapa ditu.
  • 1. Transferitu nahi den genea aurkitzea eta isolatzea. Zati txikitan mozten dute ADN, nahi dugun genea lortzeko.
  • 2. Bektorea aukeratzea. Aukeratutako ADNak, zer ezaugarri dituen eta zer tamaina duen, bektorea hautatuko da.
  • 3. Aukeratutako ADNa eta bektorearen ADNa lotzea. Ligasen bidez, isolatutako ADNa eta bektorearen ADNa lotzen dira, ADN errekonbinanteko molekula bat sortzen.
  • 4.Transferitutako genea duen bektorea zelula ostalarian sartzea.
  • 5.Organismo transgenikoa aldatzea, zelula ostalaria zatitu egiten da eta aukeratutako geneak duten kopiak sortzen dira.
Ingeniaritza genetikoa erabiltzen da adibidez medikamenduak lortzeko (intsulina, esate baterako ) nekazaritzan ( izozteak erresistitzen dituzten tomateek lortzeko ) eta abeltzaintzan ( esne gehiago ekoizpen duten behiek lortzeko ) eta terapia genetikoarentzako ( gaixotasunak sendatzeko ).

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario