viernes, 18 de noviembre de 2011

Landare transgenikoak elikagaigintza



LANDARE TRANSGENIKOAK ELIKAGAIGINTZA

Zer dira landare transgenikoak?

Landare transgenikoak landareen ezaugarriak hobetzeko eraldatzen diren landareak dira. Horretarako, interesatzen zaigun ezaugarri bat lortzeko, ezaugarri hori eragiten duen genea hartzen dugu beste izaki bizidun batetik(bakterio, landare edo animalia), eta gure landarearen genoman sartzen da,sartutako gene horren bidez ekoizten nahi den proteina ekoizteko eta karaktere jakin bat lortzeko.Nahi dugun proteina adibidez intsektuei aurre egiteko, landarea azkarrago hazteko, edo beranduago usteltzeko behar da.
Zertarako GE elikagaiak?
    Abantailak:
1. Produktuen produktibitatea handitu, gaixotasunak, lehorteak edo euriteei aurre egiteko erresistentzia handitzen.

2. Landarearen kalitatea handitu, bere itxura edo nutrizio-edukia hobetzearen bidez.

3. Fruituen heltzea atzeratzea edo fruitu guztiak une berean heltzea.

4. Sendagaien ekoizpena. Aztertu egin da arto eta soja landare transgenikoetatik hainbat txerto lor daitezkeela.

5. Fruituen usteltze denbora handitzea.

Disabantailak:
1. GM produktuak merkaturatzean informazio eza izateak, alergia eragin diezaioke kontsumitzaileari.

2. Intsektizidak eta antzekoek landareari erasotzen dioten intsektuekin bukatzen dute. Baina haizeak intsektizidak hedatzen ditu, eta beste landareak eraso ditzake horiek hiltzen.

3. Ezegonkortasun genetikoa.Berez landarearena ez den gene bat sartzean ezegonkortasun genetikoa eragiten du.Eta landarean berriz egonkortasuna lortzeko hainbat mutazio gerta behar dira.



4. Landareari gene berria sartzean, landare pareta apur dezake.


5. Ingurumena kutsatsea. Landarearen berezko zikloa aldatzean oxigeno izurketak eta karbono xurgaketak murrizten dira. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario