viernes, 18 de noviembre de 2011

TERAPIA GENIKOA



Terapia genikoa 80ko hamarkadan sortu zen ingeniaritza genetikoaren garapena izan zen. Honen helburua gen baten sekuentzia ondo funtzionatzen duen beste sekuentzia baten bidez ordezkatzea da. Hau funtzioan jartzeko  bektore batzuk hartzen dira, gizakiarentzat patogenoak ez diren birusak, eta organismoaren barruan sartzen dira garraiobide giza gaixotasuna eragiten duten geneak aldatzeko, kromosometatik gen okerrak kenduz zuzenak jartzen.

Teknika honek garrantzi handiko gaixotasun ezberdinak sendatzeko ahalmena dauka, hala nola, minbizia, gaixotasun genetikoak, hiesa, diabetea, bihotzeko eta odol-hodietako gaixotasunak, eta neuronak kaltetzen dituzten gaixotasunak (Parkinsona adibidez).

Hau egiteko bi teknika inbestigatu dituzte:
-In vivo:
Modu honekin pazientearen organismoaren barruan sartu nahi ditugun geneak dituen bektorea zuzenean sartzen da. Gene horiek botika baten bezala eragiten dute, gorputzaren zelulei beren eduki genetikoa transferitzen baitie.

-Ex vivo:
Pazientearen gene arazoak dituzten zelulak organismotik ateratzen dira eta laborategian nahi diren geneak transferitzen dizkiete geneen bidez. Ondoren, zelulak berriro sartzen dira organismoan.

Teknika hau martxan jarri da baina erantzun gehienak kaltegarriak izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario